2012-11-26

Sorturen eratze prozesua abian da Txantrean



Azaroaren 21ean, asteazkenean, Sorturen eratze eztabaida abiatu zen Txantrean. Otsailak 23ko Kongresua aurretik egingo diren lau auzoko batzarretatik lehena burutu zen, Euskal Herrian egiten ari diren 293 batzarretariko bat. Lehen batzar honetan Sorturen oinarri ideologikoen inguruko eztabaida eman zen, ponentzian oinarrituz. Parte hartzea bultzatzen bilatzen duen metodologia erabili zen, lantalde txikien eta plenarioen bitartez. 

Batzarra bi zatitan banatu zen, bat Sorturen definizioa eztabaidatzeko, idei zaparrada batekin hasi zena eta ponentzian proposatutako definizio hobetzeko hainbat aportazio zehazten bukatu zuen. Auzoko batzarraren beste zatian helburu estrategikoak landu ziren, Auzotegi Kultur Etxeko 3 geletan banatutako 10 pertsona inguruko taldetan eta gero ekarpen guztiak saloi txikian egin zen plenarioan komunean jarri ziren, bukatzeko ponentzian jasotako texto alternatiboak bozkatu ziren.

Lehen batzar honetako balorazioa positiboa da, kuantitatiboki hobetu badaiteke ere, 27 pertsonak parte hartu zuten. Kualitatiboki, ordea, hobeezina izan zen, oso eztabaida giro ona eta proposatutako ekarpengatik. Independentisten eta ezkertiarren herritar batasun berria sortzeko lehen pauso bat eman dugu guztion artean, orain pauso gehiago ematen jarraitzera…

No hay comentarios:

Publicar un comentario