2012-12-14

Sortzaile prozesuaren 2. batzarra izan da Txantrean

Iragan asteartean, hilaren 12an, Sorturen eratze prozesuaren bigarren eztabaida saioa izan zen Txantrean, kasu honetan herritar batasun berriaren ildo politikoa eztabaidatzeko.

Saioa bi zatitan banatu zen, lehenean ildo politikorako proposamena azaltzen duen 18 minutuko bideoa proiektatu zen; eta bigarrenean ildoaren 5 atalak eztabaidatu ziren: estrategia politikoa, taktika politikoa, konfrontazio demokratikoa, gatazkaren konponbidea, nazio eraikuntza eta eraldaketa soziala.

Berriz ere eztabaida mamitsua, interesgarria eta parte hartzailea izan zen. Ponentzia bera hobetzeko ekarpenak jaso ziren ere.

Hurrengo batzarra urtarrilaren 26an izanen da, larunbatarekin, 10:00etan Auzotegi Kultur Etxean. Asteburuan egitea erabaki da txantrearren parte hartzea erraztu eta sustatu nahian. Beraz, txantrear ezkertiar eta abertzale guztiei bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen diegu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario