2012-12-04

Bildu Iruñeak Hiri Batzarra deitu du datorren astearterako

Bildu Iruñea taldeak Hiri batzarra deitu du Udalaren egoera ekonomikoa nolakoa den jakinarazteko. Bertan, azken urteetan UPNk aurrera eramandako eredua azalduko dute, bereziki 2013 urteko aurrekontuen gaineko eztabaida mahai gainean dagoen honetan; eta eredu horri Bilduren alternatiba kontrajarriko diote, hura zein den azalduz.

Hitzordua datorren asteartean, abenduaren 11n, Kaldereria Aretoan 19:00etan izanen da, eta besteak beste, Bilduko zinegotzi Peio Mrtnz de Eulate, Patricia Perales eta Eva Arangurenek parte hartuko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario