2012-12-04

Hainbat presoren amek dispertsoa salatzeko flashmob-a grabatu dute Iruñean

Sarean da “Sonrisas y lágrimas”-en lehenengo flasmob bertsioa, Sara fernandez Alde Zaharreko bilizaguna hil zeneko 9. urteurrena betetzen den azaroaren 29an grabatua. Ekimena beren seme alaben sakabanaketa pairatu eta pairatzen duten dozena bat amena izan da. Ama taldea izan da letra prestatu duena zein koreografia prestatu duena ere, eta hamarnaka hiritar gehiago izan dituzte bideo grabatzeko laguntzaile. Urtarrilaren 12an bilbon izango den manifestaldi jendetsuari egin dioten ekarpena da hau, zeinean dispertsioak ekarritako egoera lazgarria salatu nahi izan duten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario