2013-01-10

#IruñeaArgitzen-en hiri batzarra izango da datorren urtarrilaren 19an

Ia bi urte dira Iruñea berri baterako gure proiektua argitzeko helburuarekin ezker abertzaleko erakunde eta kide ezberdinok #IruñeaArgitzen eztabaida prozesuari ekin geniola, eta dagoeneko azken txanpan gaude. Zein hiri eredu eraiki nahi dugu? Zeintzuk izango dira gure lehentasunezko borroka eremuak eta proiektu zehatzak? Zeintzuk izango dira gure borroka moldeak? Nolakoa izango da gure aliantza dinamika?

Gai hauetaz eta besteetan eztabaidatzeko hitzordua dugu urtarriloaren 19an LABen egoitzan (Arga kalean). Gonbidatuta zaude!

2 comentarios:

  1. Azaroaren 10eko batzarraren (Baionako maniarengatik bertan behera gelditu zenarena) berreskurapena izanen da? Honakoan ere arloka (udalgintza, komunikazioa...) bereiziko da?

    Eskerrik Asko!

    ResponderEliminar
  2. Bai, azaroaren 10ean bertan behera utzitako batzarraren "berreskurapena" izanen da. Dena den oraingoan ez da arlo horietan banatuko (udalgintza, komunikazioa, ...), batzarraren egiturari buelta batzuk eman eta metodologia fintzeko eta berritzeko aukera izan baitugu.

    Animo eta larunbatera arte!

    ResponderEliminar